Arte Dramaren 'Etxekoak' antzezlanak azken lau emanaldiak ditu aurretik

Arte Dramaren 'Etxekoak' antzezlanak azken lau emanaldiak ditu aurretik https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/05
berria
Arte Dramaren 'Etxekoak' antzezlanak azken lau emanaldiak ditu aurretik
Estreinalditk bost hilabete igaro direnean, amaierara hurbiltzen ari dira baina,  oihala jaitsi aurretik, emanaldi bana egingo dute Zumarragan, Beran, Maulen eta Bilbon.

Ander Lipusek zuzendu eta Jon Gerediagak idatzitako Etxekoak obra, Huts Teatroaren sorkuntza berria, iragan azaroaren 1ean oholtzaratu zuten aurreneko aldiz, eta ordutik 38 plaza baino gehiagotan aritu dira.

Orain, bukaera gertu ikusita, pena eta poza biak nahastuta dituztela diote. Baina, batez ere, oraindik antzezlan honekin gozatu ez dutenei ikusi gabe ez geratzeko azken aukera eman nahi diete; hob esanda, azken lau aukerak:

Zumarraga, maiatzak 6.
Zelai Arizte Aretoa, 22:30.

Bera, maiatzak 14.
Kultur ETxea, 20:00.

Maule, maiatzak 21.
Maule Baitha, 18:00.

Bilbo, maiatzak 31.
Kafe Antzokia, 19:30.


Antzezlanari buruz:
Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak.

Pertsonaiak:

Maddi: Neska gazte euskalduna. Mamadourekin maiteminduta dago.
Goio: Maddiren osaba tentela.
Imanol: Goioren anaia. Maddiren osaba.
Amama: Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama.