140 karaktereen kaiola ireki du Twitterrek

140 karaktereen kaiola ireki du Twitterrek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/140-karaktereen-kaiola-ireki-du-twitterrek/@@download/image/gaztezulo_twitt_1474361675.jpg
2016/09/20
berria
140 karaktereen kaiola ireki du Twitterrek
Twiterrek, argazkien edota GIFen karaktere kopurua ez du mugatuko txioetan aurrerantzean.

Berrikuntza ugari egin ditu Twitter sare sozialak. Gaurtik aurrera, argazkiek eta GIFek ez dute txioen 140 karaktere kourua mugatuko, idazteko aukera gehiago eskainiz.

Horrekin batera, datozen hilabeteetan, gainontzeko erabiltzaileei erantzuteko ez da beharrezkoa izango @ bitartez pertsona horren izena jartzea; horrek ere, erantzuteko espezio gehiago eskainiko die erabiltzaileei.

Bestalde, Twitterrek mezu propioak bertxiotzeko aukera eskainiko du, txio horiei garrantzia eman edota gogora ekartzeko.

Azkenik,
norberaren orrialdean txio bat nabarmentzeko ez da beharrezkoa izango txioa puntu batekin hastea. Hala, hemendik aurrera, mezu guztiak sarreran azalduko dira.

Sare sozialak berrikuntza gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan.