Tomeu Mulet: "Gure kantak irratiko jingle-ak izan zitezen nahi genuen"

Tomeu Mulet: "Gure kantak irratiko jingle-ak izan zitezen nahi genuen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tomeu-mulet-gure-kantak-irratiko-jingleak-izan-zitezen-nahi-genuen/@@download/image/beachbeach_1422613653.jpg
2015/01/30
elkarrizketa
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono Argazkia: Alba Yruela
Tomeu Mulet: "Gure kantak irratiko jingle-ak izan zitezen nahi genuen"
Demo-a kaleratu zutenetik, ezinbestekoerreferentzia bilakatu da Beach Beach indie pop zirkuituan. Bartzelonan bizidiren mallorkarrak, Blai Bonet idazleari omenaldia egin nahi dion The Seadiskoa aurkeztuko dute zuzenean Lurrazpiko Festari hasiera emateko.

Beasaingo Jazpana jaialdian egon zineteneta orain Lurrazpiko festara zatozte. Nolako da Euskal Herriko audientzia?
Ikaragarri jatorra. Ilusio handia egin zigunJazpanera joateko gonbiteak, gogotsu baikinen Euskal Herrira etortzeko. Gureingurukoek oso ondo hitz egin digute, bai sortzen diren musikaren ingurukoekintzetaz, bai hemengo audientziaz. Beasainen oso entzuleria harkorrarekinegin genuen topo eta hori, egia esan, toki batean berria zarenean bizikieskertzen den kontua da.

Zu (Tomeu Mulet) eta Pau Riutort taldearen almamater-ak zarete. The Sea azken lanarekin ÀngelGarau eta Lluis Cabot-en parte hartzea egonkortu dela dirudi. Alegia, orainbehin betiko taldekideak direla.
Bai, hala da. Pau eta biok denbora kontubategatik gara taldearen alma mater
-ak. Guk duelazortzi urte sortu genuen taldea. Baina Angel eta Lluis moldaketekin laguntzeraetorri zirenetik, ia-ia segituan bilakatu ziren taldeko gainontzeko %50. BeachBeach, gaur egun, lau zati berdinetan banatzen da. Tira, egia da, Pau eta biokdenbora gehiago daramagunez, abestien estruktura gehiago lantzen dugula. Esatebaterako, The Sea diskoaren kasuan, guk eramangenuen abestien hezurdura lokalera, baina eurek euren zatia konposatu dute,hobekien ikusten zutena eginaz.

Beraz, uste duzu azken lan honetakosoinuaren eboluzioan eragina izan duela Angel eta Lluisen ekarpenak?
Noski baietz. Lau buru gara soinuarenestetikan pentsatzen, ez bi. Argiki horrek eragina dauka. Uste dut gainera,horrek soinu landuagoa lortzen lagundu digula.

Zuen soinuari hamaika etiketa jartzendizkie kritikak; powerpop, kiwi pop, new wave, hondartzarako musika… Bestalde,gitarrari dagokionez, ez dira ados jartzen 60, 70 edo 80 hamarkadetako usainadarien… Etiketa jarri behar balitz, zein da erosoen janzten duzuena?
Egi gordina badiotsut, The Sea
pop disko bat izatea nahi genuen. Zentzurik zabalenean. Hitz asko dirabai, batzuetan ados, beste batzuetan ez. Baina etiketa bat jartzea beharrezkoabalitz, guk pop estiloa lantzen dugula esango nuke, eta kitto. 

Hala ere, zuen musikak ‘jingle’ tankeraduela esan dizuete eta onartu duzue.
Bai, kar, kar, kar. Horrela da eta nahita egindugu. Bai sormen prozesuan zein ekoizpenean gure kantek irratiko jingle
-ak izan zitezen nahi genuen. Argi izan dugu hori. Esate baterako Friendly izeneko abestia, The Sea diskoko intro-a, argi eta garbi biltzen ditu jingle baten ezaugarriak eta nahita gainera. Ondo pasatzeko egiten dugu.

Orain aipatu duzula, kanta horregatikgaldetu behar nizun. Izan ere, ‘Friendly’ izena eman diozue, eta nolabaitbadauka Friends telesaileko karetan The Rembrandts taldeak abesten duenkantaren tankera. Omenaldia al da?
Ez, ez! Kar, kar, kar. Egia da bi abestiekantza daukatela, baina kasualitate hutsa da. Eman diogun izena, berez ez daukatelesailarekin nahita egindako loturarik, baina bai, arrazoi duzu keinuak betihor daude… ez dizut ezetz esango.

Nahiz eta Pop estiloan sailkatu dugun, esandaiteke eboluzioa nabarmena eta koherentea  dela zuen hiru lanetan. Demotik Tasteless Peace diskoragitarretan eta ahotsean progresioa dago, eta Tasteless Peace-tik The Sea-rabateriak ematen du saltorik nabarmenena. Egin duzuen bide horren aurrean zeinda zure ikuspegia?
Asko gustatzen zait horrela ulertu duennorbaitekin hitz egiteak, ez baitu jende askok modu horretan barneratu. Askokdiote: "Buah! Zenbat aldatu diren batetik bestera". Mundu guztiak ikusten ditualdaketa radikalak. Nire ustez ez da horrela inondik inora. Arretaz entzutenbaldin baduzu, uste dut agerikoa dela, disko bakoitzeko zein abestik zabaltzenduen atea hurrengo diskoa ulertzeko. Perspektibarekin ulertu behar duentzuleak, ez bakarka dena ulertzen saiatu. Gure proiektu bakoitzak hasiera etaamaiera dauka; zikloak itxi egiten ditugu. Hori bai, gure identitadea ezin duguukatu.
Eboluzioaren abiapuntua gustura grabatzenditugun abestietan dagoela esango nuke; konponketekin ari garenean, soinuhorretan urrunago joateko nahia pizten zaigu eta hortik tiraka-tiraka… bagoazgauza berrietara.

Eboluzio horretan, arreta eman dit,adibidez, azkenengo diskoa emo-tik urruntzen dela esaten dutela.
Bai, izan daiteke. Izan ere Demo-an The Get UpKids bezalako taldeen soinuaz asko edaten genuen, alegia, pop emozional edo emoestiloa lantzen duten taldeetaz. Post hardcore-aren herentzia daukaten taldeakdira, eta puntu batean hori 90ko indie pop-arekin nahastea posible da. Badirabatere gardenak ez diren etiketa-mugak. Baina hasierako lanarekin emo-a nahikoalandu genuela uste genuen, eta arrazoi duzu harrigarria dela zenbaitek kontuhori berriz ere ateratzea.

Tasteless Peace diskoak 23 minututakoiraupena izan zuen. The Sea 31 minutuen bueltan dabil. Gehiago entzutekogogoarekin utzi nahi duzue entzulea edo aspertu aurretik nahiago duzue moztu?
Kar, kar, kar! Aurreko diskoa horrenespontaneoki grabatu genuen… Bat-bateko kontua izan baitzen estudioan sartzea,beraz, oso logikoa zen laburra izatea. Berriak hiru abesti gehiago dituenarren, egia da, ez dela oso luzea. Azkar erre daitezkeen disko laburrak atseginditut. Pauk beti esan ohi du, ikasle garaian etxetik unibertsitatera bideanosorik entzun zitezkeen diskoak maite zituela. Ordu erdi bat zeukan, eta egiaesan, oso neurri aproposa da.

Esango nuke gitarren ‘Riff’ak zuensoinuaren identitatea eusten dutela. Sormen prozesuan aurreneko pausoa dira?
Bai, hala da, eta bai, aurrena sortzen duguna delaesango nuke. Lehenengo musika egiten dugu eta ondoren letra. Pop estiloan osoohikoa dela esango nuke; nahiz eta paraleloki joan, musikari garrantzi handiaematen zaio, ondoren datoz hitzak. Progresioak baino, nahiago ditugu riff-
ak.

Egin nahi duzuena argi daukazuenean sartzenzarete estudioan, edo bertan sortzen dira ideiak?
Azken lanaren kasuan, bai. Abestien hezurduralokalera eraman genuen, elkarrekin konposatu eta dena ahokatu genuen. Soinuazmintzatu ginen. Eta oso argi izan genuenean joan ginen estudiora. Ondoren, osoondo pasatu genuen moldaketak sartzen eta abar. Oso argi geneukan den-dena.

Eta oso argi zeneukaten baita ere, BlaiBonet idazlearen Al Mar eleberriari omenaldia egin nahi zeniotela. Hala ere,ez da disko kontzeptuala.
Bai,
horregatik The Seadeitzen da diskoa. Titulua bakarrik da, esan duzun bezala, ez baita diskokontzeptuala. Kontua da tituluaren bila ari ginela, nik hain justu liburuairakurri berri nuela eta erabat astindua ninduen irakurketak. Egia da, buruannituela irakurri berri nituen hainbat kontu letrak idazterakoan. Eta eleberriakegiten duen itsasoaren irakurketa, bat egiten du primeran diskoak islatu nahiduenarekin zein letretan azaltzen dugunarekin. Bide batez, eleberria bikaina daeta irakurtzeko aukera duen orok aprobetxatu dezala.

Badirudi Blai Bonet berpizteko ahaleginaegiten ari direla hainbat sortzaileek azkenaldian, musikan batez ere, eta horiLou Reed berak Boneten poemak errezitatzen zituela aspaldi!
Hori hala da.. Gainera hil zenetik hamabosturte bete dira berriki eta gure jaioterrian ez zen ospakizunik egin.Instituzioek ez zuten ezer ez egin, harrigarria. Oso idazle jarraitua da.Aurreko urtean bere poesia osoa argitaratu zuten, aurretik argitaratu gabeakziren poemekin eta guzti. Arrakasta ikaragarria izan du liburuak; niri bikainairuditzen zait. Oso kontenporaneoa da, hortaz, normala da jendeak erreskatatunahi izatea; azaltzen dituenak nola azaltzen dituen da kontua. Bere idazketaoso bizirik dago. Oso mediterraneoa da, itsasoa eta ingurua deskribatzekoerabiltzen duen hizkuntzan.

 Tamalez, katalanez hitz egin ezindugunontzat ez da liburua euskaraz lortzeko modurik. Etxeen kontua. Zigiluekinjarraituz, La Castanyarekin (Nueva Vulcanoko bateri-jolearen diskoetxea)argitaratu duzue lana berriz ere. Autoekoizpena ez zaizue burutik pasasaio?
Demoa izan da autoekoiztu dugun lan bakarra.Kontua da guk Mallorkakoak izanda, Bartzelonan ez genukala kontakturik, etaBartzelonan Mallorkan jotzen genuen beste aritzeko aukera izan nahi genuen.Posible bazen, are gehiago. Guk bakarrik ezin genuen hori egin. LaCastanyarekin tematu ginen eta halako batean kasu egin ziguten. Lehengo diskoaargitaratu ziguten, harremana oso ona izan zen, emaitza eta publikoarenerantzuna baita ere, beraz, bigarrena zergatik ez? Oso babestuak sentitzen garaeta miresten ditugun musikarien zigilu berdinean egoteko aukera daukagu. Ezdugu beste biderik jorratu nahi.

Gainera horrek banaketa bideak zabaltzekoaukera eman dizue. Lehenengo lanarekin Japonia, Ingalaterra eta EstatuBatuetara heldu zen diskoa. Bigarrena helduko al da?
Japoniako gure kontua izan zen. Demoaautoekoiztu genuenean hainbat kontaktuen bitartez bidaltzea lortu genuen. Bainabeste biak bai, La Castanyak egiten ditu. Bigarren lana Ingalaterran banatzenhasiko dira martxoaren 16tik aurrera. Hori dela eta, bertan ari gara kontzertudatak lotzen. Oso pozik gaude. Bada talde bat hasten duzunean gertatuko ez delauste duzun zerbait, eta gertatzen denean zoragarria da.

Ametsak betetzeko nahi horrekin lotuta,azken galdera. Oraindik zapaldu ez duzuen zein eszenatokitan egotea gustatukolitzaizueke?Bada, ez da pelota izatearren, baina ilusiohandia egiten zigun Euskal Herrira joatea. Beasainera gonbidatu gintuzteneanikaragarri poztu ginen eta orain Donostian egotea, baita ere. Gainera,atzerrira joatea beti da atsegina, mugak zeharkatzea, furgonetan bidaia egitea,beste herrialde batzuk ezagutzea… oro har, horiek dira maite dituguneszenatokiak.