Raúl González: "Begirada sarkorrek limurtzen naute"

Raúl González: "Begirada sarkorrek limurtzen naute" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
elkarrizketa
Raúl González: "Begirada sarkorrek limurtzen naute"
Raúl González Urruela (1971, Gurutzeta) zaintzaren profesionala da: erizaintzako laguntzailea. Ezagun egin duena, ordea, bizarra zaintzeko ematen dituen iradokizunak dira. Txoron.com da bere bloga.


Gehiago eta hobeto ligatzen al da bizarra izanda?
Bizarrak hainbat pertsona erakartzen dituela igartzen dut, eta nire kasuan beti gustatu izan zait ligatzea. Nork ez du atsegin? Gainera, bizarrak rollotxoa ematen dit.

Gorputzeko ile guztiak kentzetik bizarra goratzera pasa gara. Nola lotzen dira ilea eta erotismoa?
Asko unean uneko joerak mugitzen ditu. Zenbaitetan labur, besteetan luze... Nik uste gizonago ikusten gaituztela bizarrarekin.

Horrenbeste zainduta, gustuko al duzu ilea ukitzen dizutenean?
Maite dut. Baina momentu aproposean eta nork eta nola egiten didanaren arabera.

Zerk limurtzen zaitu?
Begirada sarkorrek limurtzen naute.

Eta zer ezin duzu jasan?
Zertaz hitz egiten ari diren ez dakiten nesken txapak.

Sarean oso aktiboa zara. Lagundu al zaitu horrek ligatzeko?
Bai. Proposamen ugari egiten dizkidate.

Ligatzen saiatzen ari zinela, zer da gertatu zaizun dibertigarriena?
Behin neska batek huerto-ra eraman behar ninduela esan zidan. Eraman ninduen tabernaren izena zen!

Eta oroitzean lotsak itotzen zaituen momentu hori?
Egia esan, lotsabakoa naiz.

Kalabazak nola ematen dituzu?
"Banoa, zain ditut-eta" klasikoarekin.

Eta zuri nola eman dizkizute kalabazak?
"Banoa, zain ditut-eta" klasikoarekin, kar, kar.

Ohean ere klasiko zalea zara edo berritzea nahiago?
Beste pertsona berritasunen aldekoa bada, aurrera!

Zein da larrua jo duzun tokirik ez ohikoena?
Zinema-aretoa. Pelikula kaka bat zen.

Nola konkistatzen zaituzte?

Sinpatikoa izanda eta elkarren arteko hainbat gustu loturekin.

Eta zuk nola konkistatzen duzu?
Sinpatiko eta espontaneoa izanda.

Nolakoa zara distantzia motzetan?
Tipo nahiko dibertigarria naiz, hurbilekoa eta maltzur puntua daukat.