Irene Escolar

Irene Escolar https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/08
erreportajea
Irene Escolar
EZAGUTU GENUEN...
Los girasoles ciegos (José Luis Cuerda, 2008).
Alberto Méndezen narrazio liburuan oinarrituta José Luis Cuerdak zuzendutako filmean paper txiki bat egin zuen; nahikoa samurtasunez betetako talentua erakusteko.



HARRITUKO ZAITU...
Gente en sitios (Juan Cavestany, 2013).
Aurrekonturik gabe, kamera eskuan hartu eta Espainiako aktore ezagunenetako asko lagun zituela Cavestanyk Espainiako gizartearen erradiografia egin zuen. Film ezin bereziagoa forman zein edukian.



KARTELDEGIAN...
La corona partida (Jordi Frades, 2016).
Espainiako telebista publikoak ekoitzitako Isabel telesail arrakastatsuaren eta honen oinordeko Carlos, rey emperador kaskarragoaren artean zubi egingo duen filma da. Lehen telesailean gorpuztu duen ‘Juana zoroa’ izango da Escolar, eta bera da filmeko protagonista nagusia.  

IKUSIKO DUGU...
Gernika (Koldo Serra, 2016).
Bonbardaketa kazetari biren arteko maitasun harremanaren bitartez pantailaratuko duen filmean ere izango da Escolar. Aurten estreinatuko da, baina oraindik ez dago datarik.