Iker Lauroba: "Eskote on batek pizten nau"

Iker Lauroba: "Eskote on batek pizten nau" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
elkarrizketa
Iker Lauroba: "Eskote on batek pizten nau"
Iker Lauroba (Donostia, 1975) musikari bezala hainbat proiektutan ezagutu dugu,
besteak beste, bakarlari gisa, Charlie Atkeyrekin edota Lauroba eta Indigo taldeekin. Musika alde batera utzi eta bere alde intimoa ezagutuko dugu orain!


Zerk pizten zaitu?  Eskote on batek pizten nau.

Eta zer ezin duzu jasan? Ohikeria eta flekillo laburrak.

‘Muxu batekin’ harremanak hasi edo amaitu egin behar dira? Hasi edo bukatu baino gehiago, bitartean muxukatu behar da asko, maitasuna adierazi.

Musikan taldean, bikotean zein kolaborazioak egiten ondo moldatzen zara.
Harreman kontuetan ere bai? Swing musika gustuko dut, eta swingerrak ere bai. Ni beti kolaboratzeko prest...

Nola konkistatu daiteke Iker Lauroba? Naturaltasunarekin eta umorearekin.

Zer aitzakia erabiltzen duzu kalabazak emateko? Denbora libre gutxi daukadala.

Eta zein erabili dute zurekin? Azkenak, denbora libre gutxi zuela.

Nola hasiko zenuke gau bero perfektua? Elkarrekin parrandatxo bat botaz...

Zein da txortan egin duzun tokirik zoroena?
Trinitate plazan, Donostian.

Eta probatu nahiko zenukeena? Gipuzkoa plaza, Donostian.

Larrua musikarekin edo musika gabe jo behar da? Ahal bada musikarekin, baina ez da ezinbestekoa. Nik beti dut musika buruan.

Zer kantu da horretarako aproposa? Klasikoen artean, Marvin Gayeren Sexual Healing. Berriagoetan, John Mayerren Who You Love. Orokorrean, saxofoiarekin jotako edozein blues.