ERRELATO EROTIKOA: BIKINI BERDEKO NESKA

ERRELATO EROTIKOA: BIKINI BERDEKO NESKA https://www.gaztezulo.eus/albisteak/errelato-erotikoa-bikini-berdeko-neska/@@download/image/narrazioa_gazte_1476869363.jpg
2016/10/19
erreportajea
ERRELATO EROTIKOA: BIKINI BERDEKO NESKA
Hilabete honetako Zulobero atalean Jon Imanol Etxabek igo du tenperatura GAZTEZULOn; hondartzan noizbait bete al duzue halako fantasiarik?

"A ze beroa! Zergatik izango ote da hain hezea Donostia? Eskerrak hondartzara bazkaldu bezain laster etorri naizen, bestela ez nuke lekurik izango... Laster uretara joan beharko dut, bestela lehortuko naiz.

Ingurura begiratzen hasi naiz: Aiton-amona bikote bat, ni baino dezente morenoago, chuloplayas kuadrillatxo bat, ni baino dezente depilatuagoak… Uau, eta neska hau? Nire alboan dago –irakurtzen ari nintzenean iritsiko zen–, buruz gora etzanda, ukondoen gainean. Ez du Barbie silueta, baina bai niri gustatzen zaidana: altua da, gerri estua du eta aldaka zabalak. Bikini berde bat darama azal urrekararen gainean, eta izerdi perlatxoek are erakargarriago egiten dute bere lepoa. Nire bihotz taupadak areagotzen ari dira eta nire ahoa lehortzen. Ile horia motots batean du bildua, eguzkitako betaurrekoak soinean eta ezpain handi eta haragitsuak, edan berri duen urarekin eguzkipean distiratsu, musukagarri…

Mugimendu sotil batez, eguzkitako betaurrekoak pittin bat jaisten ditu, ezti koloreko begi batzuk erakutsiaz. "Bai?". Burua toaillara jaisten dut ziztu bizian. "Joder, pillote, pillote, pillote… Uretara noa!". Ahalik eta modurik duinenean, zutitu eta itsasertzera abiatu naiz. "A ze neska polita, eta ze ahots lodia… Egin duen irribarre hori… Ez dakit ‘nitako bat’ izango den, baina bazuen jostari aurpegia… A ze begirada bota didana… Eta izter sendo horiek… Oraintxe bertan zabalduko nizkioke eta… Pfff… A ze beroaldia!".

Uretan sartu naiz. Barruan dudan sumendiarekin alderatuta, uda erdiko itsasoaren epeltasuna hotz iruditzen zait. Nire gorputza guztiz erne dago: titipuntak –are gehiago– tentetu zaizkit, ur freskoak emeki laztantzen nau sabelaldean eta ezin dut burutik kendu ilehori hori, ezti koloreko begi horiek..."

ERRELATO EROTIKOA
osorik irakurtzeko gogoz? Lasai! OSTIRALEAN esklusiboki jaso dezakezu gure buletinean! ZEREN ZAIN ZAUDE?

* Buletinean izena emateko, SARTU ZURE EMAILA webguneko atal honetan: