Édgar Ramírez

Édgar Ramírez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dgar-ramirez/@@download/image/aktorea2_1452251294.jpg
2016/01/14
erreportajea
Édgar Ramírez
Aita militarra izanik, asko bidaiatu zuen Édgar Ramírez (San Cristóbal, Venezuela, 1977) gazteak. Hala, ingeles, frantses, italiera eta alemanieraz jakiteak hainbat ate ireki dizkio, tartean, Frantziako eta AEB-etako zinemarenak. Estreinu baten faltan bi ditu urtarril honetan.




EZAGUTU GENUEN...
Domino (Tony Scott. 2005).
Venezuelan bi film baino ez zituela eginda, Ridleyren anaiak fitxatu zuen Keira Knightley eta Mickey Rourkeren ondoan drogak, armak, bonbak eta akzioa protagonista zituen filmean hirukoa osatzeko.

HARRITUKO ZAITU...
Carlos (Olivier Assayas, 2008).
Batzuen ustez terrorista, beste batzuen ustez heroia, Ilich Ramirez ‘El Chacal’ herrikide ezaguna gorpuztu zuen. Telebistan hiru ataleko miniseriea izan zena trinkotu eta zinema aretoetan ere arrakastatsua izan zen. Aktore berri onenaren Cesar saria eman zion.

KARTELDEGIAN...
Point Break (Ericson Core, 2015).
Badakigu ez zegoela inongo beharrik, baina Keanu Reeves izar bihurtu zuen filmaren remake-an ikus dezakegu, Patrick Swayzek gorpuztu zuen Bodhi gaizkile abenturazalearen azalean.
Joy (David O. Russell, 2015).
Silver Linings Playbook (2012) eta American Hustle (2013) eskaini zizkiguten O. Russell, Jennifer Lawrence eta Bradley Cooperrek, eta hirugarren film honetan Ramírez batu zaie.

IKUSIKO DUGU...
Gold (Stephen Gaghan, 2016).
Indonesiako oihanetara urre bila joango da Matthew McConaughey eta Bryce Dallas-Horward lagun dituela.