#BistaratuMikromatxismoa berdintasuna aldarri

#BistaratuMikromatxismoa berdintasuna aldarri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bistaratumikromatxismoa-berdintasuna-aldarri/@@download/image/dsc_0229_1430213279.jpg
2015/04/28
erreportajea
#BistaratuMikromatxismoa berdintasuna aldarri
Urte berriarekin batera, Gaztezulo eta Topatuk #BistaratuMikromatxismoa lelopean martxan jarri genuen gazte sorkuntza lehiaketa. Feminismoarekin dugun konpromisoa eta hedabideok gizartean eragiteko dugun gaitasuna uztartu eta probestuta ekin genion lehiaketari.
 


Helburua, leloak argiki adierazi bezala, egunerokotasunean berdintasuna oztopatzen duten mikromatxismoak azaleratzea izan da. Horiek plazaratzeko, sorkuntzarako gaitasuna baliatu dute gazteek adierazpen tresna gisa.

Lehiaketa oro bezala, #BistaratuMirkromatxismoak epamahai espezializatua izan du; OKELA Sormen Lantegiko Izaro Ieregi eta Irati Urrestarazurekin batera Ibon Azpirozek hartu dituzte erabakiak. Gaztezulo eta Topatuk horiek eman zituzten jakitera larunbatean ospatu genuen sari banaketan. Horretan, elkar entzunez, iritziak eta kezkaz azeleratu genituen.

Biolentzia sinbolikoaren ikurretako bat den indarkeria sexista azaldu zituzten 36 lan jaso genituen.

Guztiak www.gaztesorkuntzalehiaketa.net atarian dituzue ikusgai. Bertan topatuko dituzue, 11 ilustrazio, 11 argazki, 10 idazlan eta 5 bideo.



IRABAZLEAK


BIDEOA

1. saria: Miren Altuna Recio | "Entzumen politikoa"



2. saria: Urotz Deusto Iturregi | "Emakume modernoaren hilketa"



ARGAZKIA

1. saria: Txantreako Gazte Mugimendua | "Jarrera kontua al da?"
2. saria: Txantreako Gazte Mugimendua | "Ilea, malkoa, margoa"

IDATZIA

1. saria: Maia Ansa Diez de Ure | "Indarkeri zurrumurruak"
2. saria: Aimar Uribesalgo Urzelai | "Mikromatxista baten kontraesanak"

ILUSTRAZIOA

1. saria: Loinaz Lekuona Izagirre | "Euri eta Auritz"
2. saria: Maitane Gartziandia Agirrezabala | "Historia ofizialak"