Beñat Zarrabeitia: "Golekin lortutako berdinketak emaitza ona dira sexuan"

Beñat Zarrabeitia: "Golekin lortutako berdinketak emaitza ona dira sexuan" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
erreportajea
Beñat Zarrabeitia: "Golekin lortutako berdinketak emaitza ona dira sexuan"


Kazetari izango ez bazina zer izatea gustatuko litzaizuke?
Ez dut nire burua beste ezertan ikusten, baina agian historiarekin lotutako zeozer egiten.
Zein izan zen eman zenuen lehen albistea?
Ez zen lehena izan, baina gogoan dut 2006ko udan, Garan bekadun nintzela, Basaurira joan behar izan nuela gizon batek bikotekidea hil zuelako. Gogorra eta latza izan zen.
Zein da ematea gustatuko litzaizukeen albistea?
Gatazkaren konponbidearekin lotutako gauza garrantzitsu eta erabakigarriak kontatu eta entzun nahiko nituzke.
Kazetaritzak desilusionatu al zaitu sekula?
Askotan. Baina horrek ez du ogibide honekiko dudan pasioa murriztu. Dena den, kazetaritzak gehiegizko mistika fiktizioa du, eta, kasu askotan, larregizko postureoa.



Entrenatzaile edo jokalari?
Jokalari. Entrenatzaile moduan gehiegi sufritzen da eta gauza larregi izan behar dira kontrolpean.
Aurkezle edo tertuliakide?
Balioanitza; bi esparrutan ikasten saiatzen naiz.
Kalimotxoa edo garagardoa?
Garagoardoa, zalantzarik barik. Kalimunstroa nerabezaroko mamu beldurgarria da.
Eguerdiko edo gaueko poteoa?
Gauekoa… eta San Tomasetan egunekoa! Goizetan ez dut atsegin alkohola edatea, behin bazkaldu ostean bai.
Kafea edo Cola Cao-a?
Cola Cao, kafeinarekin nuen maitasun istorioari amaiera eman diot azken hilabeteetan.



Ligatzerakoan zer duzu nahiago, aurrelari edo atezain izan?
Aurrelari moduan askoz hobe! Atezain postuak bakardade handia dakar. Hori bai, aurrelari gehienen antzera, denboraldi oso onak eta ez hain onak ezagutu ditut,
kar-kar-kar!
Zuk sartzen dituzu golak edo zuri sartzen dizkizute?
Golekin lortutako berdinketak emaitza ona dira sexuan, eta talde orekatuak dira txapelketak irabazten dituztenak…
Ligatzeko derrigor jokatu behar dela uste duzu?
Ezinbestekoa da, jokatu gabe nekez irabazi daiteke partidarik, eta esango nuke inori ez zaiola aulkian geratzea gustatzen…
Nola hasiko zenuke gau ero perfektua?
Afari lasaia aurrena, eta gerokoetan, taktika izan liteke belarri eta lepotik jokoa banatzen hastea… Bizkarreko triangulazioek espazio ugari zabaltzen dituztela esango nuke.