Albert Pla: "Inoiz baino gehiago Albert sentitzen naiz"

Albert Pla: "Inoiz baino gehiago Albert sentitzen naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/albert-pla-quotinoiz-baino-gehiago-albert-sentitzen-naizquot/@@download/image/pla_1425896618.jpg
2015/03/09
elkarrizketa
Elkarrizketa: Leire Palacios (@AnnieSdelMono) eta Saioa Baleztena (@SaioB)
Albert Pla: "Inoiz baino gehiago Albert sentitzen naiz"

Albert Pla (Sabadell, 1966) Gernikako Lekuek jaialdian oholtzaratuko du ‘A Pleno Pulmón’ emanaldia. Martxoaren 14an Lizeo Antzokian izango da bihotzetik baino biriketatik kantatzen.

‘A Pleno Pulmón’ izeneko emanaldia eskainiko duzu Gernikako Lekuek jaialdian. Nolakoa da ikuskizuna?
Bihotzetik datorkidana beharrean, biriketatik ateratzen zaidana kantatzen dut.

Oholtzatik errazagoa da jendearen erreakzioa lortzea?
Oholtza da komunikatzeko tokirik aproposena.

Kataluniak bizi duen egoera politiko intentsoa nola bizi duzu?
Ez da ezer berria.

Euskal Herrian jotzeak nola sentiarazten zaitu?
Etxera buelta egitea bezalakoa da. Inguruotan bi bizitza izan ditut.

Diego Cortésekin batera jo zenuen azkenengo biran. Nolako esperientzia izan zen? Aurrerantzean elkarrekin jotzeko asmorik baduzue?

Diegorekin hogei bat urteko gira infinitoa egiten ari gara, eta noizean behin atsedenerako tartea hartzen dugu.

Musikaz hitz egiten ari garen arren, aktorea ere bazara 1996az geroztik. Lan egin duzun azken pelikula, Isaki Lacuestaren ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ izan da.

Isaki krak-a da, a zer tipoa! Gora Pandak!

Aktorea edo musikaria, zu zer sentitzen zara?
Inoiz baino gehiago Albert sentitzen naiz.

Gernika eta bertako mugimendu kulturala ezagutzen al duzu?
Ez. Baina ez Gernikakoa ezta nire jaioterri den Sabadellekoa ere.

'A Pleno Pulmón' ikuskizunarekin amaitzen duzunerako, zer daukazu buruan?
1789 proiektu ditut martxan; ea zein bihurtzen dudan lehenengo errelitate.
 
Amaitzeko, zer iritzi duzu kataluniar musika zirkuituaren gainean?
Niretzat katalanez abestutako kanta entzutea baino gauza ederragorrik ez dago. Jende asko ari da kanta asko egiten. Yuju!